XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Analisi sistimatikoan; aldi berean jarraikortasuna eta desjarraikortasuna aurkitzen ditugu.

Jarraikortasuna dager analisi tailukera berean, postulatu berdinetan oinarrituaz eta antzeko xedeetara zuzenduaz, errealitatearen maila guztietan aurkiturik aplikatzen delako, zelula organikotik hasi eta unibertso soziokulturaleraino.

Baina, ezagutza zientifikoaren alorreko jarraikortasunez hori, une berean, desjarraikortasunez definitzen da: errealitatearen maila guziei ezin aplikatuko bait zaie sistimaren eredu berbera.

Maila batetik bestera igarotzeak sistima xinplearen eredua baztertuaz sistima konplexu bat hautatzea agindu dezake.

Hau da bereziki errealitate soziokulturalaren kasua.

Baina, soziologiak jakin al du urrats hori ematen? Soziologiazko teoriak arrazoi osoz eredu sistimatikora jo du.

Baina, ez ote du errazegi sistima kontzeptua, eredu mekanikora edo organikora mugatu?.

Soziologo zenbaitek eredu sistimatikoa eraikitzean erabilitako mekanikaren oreka nozioa edo eta biologiaren homeostasiarena izanen lirateke horren lekuko.

Ezpairik gabe, nozio horiek baliozkoak dira sistima xinpleen kasuan, baina, analisia aplikatzen zaion alorra, sistima soziokulturalarena bezala konplexua, irekia eta bizia denean, ez da aski.

Sistima soziokulturalaren edo eta are oraino ekintzaren sistima orokorraren analisien kasuan, errealitatearen gaineatiko mailetan aurkitzen ez diren fenomenoak integratu behar baitituzte, (...).